Martxoaren 18an egingo da Orion Korrika Txikia, eta bertan parte hartuko dute herriko bi eskoletako haur, guraso eta irakasleek.
15:15ean hasiko da Bikamiotan eta, herrian barrena ibilbide bat egin ondoren, Herriko Plazan bukatuko da, 16:00ak aldera.
Aurrena DBHko ikasleek hartuko dute lekukoa eta azken metroak, berriz, Haur Hezkuntzako txikitxoek egingo dituzte. Ondoren, lekukoaren barruko mezua irakurriko dute plazan eta musika eta jai-giroa izango da.
Ekitaldia Zaragueta eskolak eta Herri Ikastolak antolatu dute, Korrika Kulturalaren barruan.