Asteburuan ORION JAI!

Estropadak, stock azoka, parrilladak eta rock kontzertuak izango dira, abuztuko azken asteburuan.

Datorren astebururako, larunbata 28 eta igandea 29, Udalak ekitaldi ugari antolatu ditu Orion jaiaz gozatzeko.

Egitaraua:

Abuztuak 28, larunbata:

Ikastola pareko plazan, Arkupek antolatuta eta Udalaren laguntzaz:

  • 2.stock azoka (10:00-20:30).
  • Haurrentzako puzgarriak (egun osoan zehar).
  • Talogileak (egun osoan zehar).
  • Azkaiter Pelox & the Road banden kontzertua(19:30).

Itxasoan:

  • TKE Ligako Estropadak. 13. Inmobiliaria de Orio Ikurrina (16:30).

Herriko Plazan:

  • Hegaluzea parrillan 1,50 ? (eguerdi partean).
  • Egun osoan zehar Oria txarangak kaleak alaituko ditu.

Abuztuak 29, igandea, Arkupek antolatuta eta udalaren laguntzaz:

Ikastola pareko plazan:

  • 2.stock azoka (10:00-20:30).
  • Haurrentzako puzgarriak (egun osoan zehar).
  • Oria txaranga kalez kale (goizean zehar).
  • Sardinak, piperrak eta sagardoa 2 eurotan (eguerdian).
  • Erromeria: Disko-biran (17:00etatik aurrera).