Astelehenean Oiana Blancori ongietorria

Datorren astelehenean, abuztuak 31 arratsaldean Oiana Blanco judoko munduko txapeleketan bigarren postuan gelditu den oriotarra Hondarribiako aireportura iritxiko da.

Hori dela eta Orioko udalak autobusa antolatu du Hondarribiara joateko. Irteera 15:30etan izango da Orioko autobus geltokian. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da eta astelehen eguerdi arte aukera duzue bertara hurbiltzeko.

Ondoren, 18:30etan ongietorria emango zaio Orioko udaletxean.