Ate irekiak Danbolin Musika Eskolan maiatzaren 18an

 

Datorren maiatzaren 18an, ostiralarekin, ateak irekiko ditu Orioko Danbolin Musika Eskolak barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten. Era berean, ikasketa planaren berri ere emango da eta matrikula egiteko informazioa eta zalantzak argituko dira.

 

Bi ordutegi izango dira bisitarako:

 

– 4 urtetik 6 urtera: 17:00etatik 18:00etara.

– 7 urtetik aurrera: 18:00etatik 19:00etara.

 

Musika eskolaren helbidea, iturbide 18 da.

 

Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 833 727.