Atzeratu egin da Kalakan taldearen kontzertua

Kalakan taldeak larunbat gauean eman behar zuen kontzertua atzeratu egin da, eguraldiaren aurreikuspena oso kaxkarra delako.

Kanpinean eman behar zuen kontzertua Kalakan taldeak, estali gabeko eszenatokian, eta Udalak erabaki du kontzertu hori atzeratzea, larunbat gauerako euria eta haizea emana dagoelako.

Laster izango da

Datorren astean lotuko da kontzertuaren data berria. Sarrera erosia dutenek bi aukera dituzte: laster izango den kontzerturako gorde edota, bestela, erosi zuten tokira joan eta dirua itzultzeko eskatu.

Barkatu eragozpenak.