Aurtengo Erregeen kabalgata antolatzeko bilerak deitu ditu Udalak astearterako

Udalak deituta, bilera egingo da asteartean, azaroak 6, kultur etxean, Gabonetako Erregeen kabalgata antolatzeko.

Bilera 19:00etan hasiko da eta irekia da parte hartu nahi duten guztientzat.

Kirol taldeak, udaletxean

Udalak dei egin die, baita ere, herriko kirol taldeei, antolakuntzan laguntzeko; eta bilera batera deitu ditu. Kirol taldeekin ere asteartean egingo da bilera; baina udaletxean. Udaletxeko bilera hori 19:30ean hasiko da.