‘Auzoko’ programa aurkeztuko da asteartean, azaroak 9

Euskara Elkarteen Topaguneak, UEMAk eta Orioko Udalak Auzoko izeneko programa jarri dute martxan, euskararik ez dakiten herritarren hizkuntz integrazioa errazteko. Programa kultur etxean aurkeztuko da azaroaren 9an, 19:00etan.

Topaguneak eta UEMAk elkarlanean sortutako programa bat da Auzoko eta Euskal Herriko hainbat herritan jarri da martxan, modu pilotuan (Berriatua, Zeanuri, Antigua auzoa, Bergara, Agurain eta Orion).

Programaren koordinatzaile lanetan Arantxa Arrillaga dabil Orion eta berak bideratuko du aurkezpena.

Egitasmoaren helburuak honako hauek dira:

a) Herrian erroldatu berri diren herritarrak eta euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbildu nahi ditugu.

b) Herritarrak herriko hizkuntz aniztasunaren jabe egin nahi ditugu.

c) Hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi ditugu, norberarena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza dela oinarritzat hartuta.