Babes-materialen hornitzaileen zerrenda osatu du Udal Elkarteko Garapen Agentziak

Udal Elkarteko Garapen Agentziak Norbera Babesteko Ekipamenduen (NBE) eta bestelako babes-materialen eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia) hornitzaileen zerrenda osatu du. Udal Elkarteko webgunean ikusgai dago zerrenda hori:

Babes-materialen hornitzaileak Urola Kostan

Babes-produktu edo zerbitzu hauek eskaintzen dituzten eskualdeko enpresa hornitzaileak biltzen ditu zerrendak:

  • Babes-itxiturak
  • Aurpegirako biserak eta bestelako babes-materialak
  • Binilozko eta nitrilozko eskularruak.
  • Gel hidroalkoholikoa.
  • Maskarak.
  • Garbitzeko eta desinfektatzeko produktuak, gainazaletan nahiz produktuetan birusa ezabatzeko.
  • Desinfekzio-zerbitzua.

Hornitzaileen zerrendan agertzeko, babes-materialen ekoizle eta banatzaileek izen emate orri hau bete beharko dute.

Informazio gehiago