Europako Batzordeak bainatzeko uren inguruko legedi europarra berraztertzeko prozesua jarri du martxan eta, horren barruan, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditu, galdetegi baten bidez (ingelesez):
Web-orri horretan, Europako Batzordeak gaiari buruz egin duen lanketaren berri jaso daiteke eta, interesa dutenek beren ekarpen eta iritziak aurkeztu ditzakete, apirilaren 1a baino lehen, «Give Feedback» botoiari sakatuta.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak galdetegiaren berri zabaltzea eskatu die EAEko kostaldeko udalei.