Bake epailea izendatuko du Udalak

Bake epaile izan nahi dutenek uztailaren 19a arte dute instantzia aurkezteko epea.

Orioko Udalak jakitera ematen du Botere Judizialeko Lege Organikoaren 99tik 103 artikuluetara eta 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudian ezarritakoaren arabera, Udal Osoko Bilkurari dagokiola Udalerri honetako Bake-Epaile titular eta ordezkoa izendatzea.

Instantziak Orioko Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hogei egun naturaleko epean.

Izangaiek instantziak aurkezteko epea bukatuko den egunean eskatutako baldintzak betetzen dituela adierazi beharko du; era berean, instantzian alegatutakoa egiaztagirien bidez frogatuko du eta ezgaitasunik edo bateraezintasunik ez duela egiaztatuko du.

Era berean, izangaiek, hautagaiaren egoitasuna eta balorazioa egiterakoan kontuan har daitezkeen gauzak adieraziz, memoria txiki bat egin eta erantsiko dute.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Osoko Bilkurak Bake-Epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu eskatu dutenen artean, beti ere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez balego, Korporazioaren Osoko Bilkurak modu askean aukeratuko ditu prozeduraren baldintza berdinekin eta Organu Jurizdikzional eskudunari jakinaraziko dio erabakia.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia hemen irakur daiteke osorik.