Rouge taldearen kontzertua Baraka tabernan

Ostiral gauean, uztailak 7, Rouge taldearen kontzertua izango da Orioko Baraka tabernan, gaueko hamar eta erdietan hasita. Rouge taldeak pop-rock akustikoa egiten du eta emanaldi lasaia eskainiko du.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. Ostiraleko hau izango da programa honetako aurtengo lehen kontzertua.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Bost taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Baraka, Kalakari, Unar, Kamel Ziani eta Salatxo.