BALEA EGUNA 2006

Udaltzaingoaren Oharra

Maiatzaren 14an ospatuko den Balearen Eguna dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak:

  • Egun horretan, goizeko zortzietatik gaueko hamarrak arte, Plaza ingurua oinezkoentzat izango da.
  • DEBEKATUA IZANGO DA APARKATZEA Herriko Plazan eta Kaian. Goizeko zortzietarako erretiratu behar dituzue autoak inguru horretatik (Arraun Elkarteko bidean aparkatzeko aukera izango duzue).
  • Herrira sartzeko edo herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko aldez aurretik.