Datorren asteartean, apirilak 11, bilera egingo da kultur etxean, Balearen eguneko ospakizuna antolatzeko.
Bilera 19:00etan izango da kultur etxeko areto nagusian.
Balearen egunean herri antzerkia egingo da herriko plazan eta dagoeneko osatuta dago hor parte hartuko dutenen zerrenda. Orain dela bi hilabete hasi ziren entsaioak egiten eta gogor ari dira lanean, maiatzaren 14ko herri antzerki hori arrakastatsua izan dadin.
Antzerkiaren osagarri, orain dela bost urte bezala, herria girotu egin nahi dute antolatzaileek eta, horretarako ere, jendea beharko da: Goiko Kaletik barrena ibiliko diren koadrilak, saregileak, herriko plazan gurdiarekin agertuko direnak…
Hori guztia antolatzeko, bilera irekia deitu du Udalak eta bertara gonbidatuta daude, batetik eta bereziki, orain dela bost urteko ospakizunean parte hartu zutenek (Goiko Kaleko kuadrilak antolatzen ibili zirenek, saregileek eta abarrek) eta, bestetik, festa handi honetan lagundu nahi duten guztiek.