Bartzelonako Coral Nova de Navàs abesbatzak kontzertua emango du larunbatean Salatxo abesbatzarekin batera

Kontzertua Salatxo abesbatzak antolatu du eta 20:00etan hasiko da elizan.

Coral Nova de Navàs

CORAL NOVA DE NAVÀS abesbatza Navàsko Musika Eskolaren barruan sortu zen 2003an, ikasleen gurasoek osatuta. Musika Eskolaren barruan segitzen du; baina, gaur egun, irekia da parte hartu nahi duten kantuzale guztientzat. Errepertorio xumearekin hasi ziren: ahots bakarreko edo biko kantak, kanonen bat… Gaur egun, ordea, polifonia lantzen dute.

JOAN VIDAL SELGA da Coral Nova de Navàsen zuzendaria hasiera-hasieratik. Musika Eskolako zuzendaria zen abesbatza sortu zuenean. Montserrateko Eskolaniako kide izan zen 1973tik 1977ra eta 10 urtez aritu zen Navàsko Musika Eskolaren zuzendari, sortu zenetik. Gaur egun irakasle da bertan eta, horrez gain, LHko irakasle ere bada, musika espezialitatean.

Orioko kontzertuan MERCÈ REDORTA DOMÈNECHek egingo ditu zuzendari lanak, Joan Vidal gaixo jarri delako. Mercè Redortak zeharkako flautaren pedagogiako titulua du eta irakasle dabil zenbait musika eskolatan.

Programa

Hauek dira bi abesbatzek kantatuko dituzten obrak:

ORIOKO SALATXO ABESBATZA

1.- SIGNUM……………………………………………………………….TIELMAN SUSATO
2.- GAU EDER BAT………………………………………………….PABLO SOROZABAL
3.- ODI ET AMO (Catulli Carmina)………………………………………….CARL ORFF
4.- EL DIA QUE ME QUIERAS……….C. GARDEL. Hitzak: ALFREDO LEPERA
5.- LA CUCARACHA………………………..HERRI KANTA. Harm.: RAMON NOBLE
6.- ROSSINYOL……………………………………………………………..A. PEREZ MOYA

Zuzendaria: IGOR ARROYO

CORAL NOVA DE NAVÀS (BARTZELONA)

1.- CORRANDES D´EXILI………………..LLUÍS LLACH . Hitzak: JOAN OLIVER
2.- ABRIL 74………………………………………………………………..LLUÍS LLACH
3.- EL CANT DEL POBLE…JA CLAVÉ/A VIVES. Hitzak: J. M. de SEGARRA
4.- EL PLA DE L´ALZINETA…….JM CASTELLA. Hitzak: CLIMENT FORNER
5.- SENYOR SANT JORDI…….FRANCESC VILA. Hitzak: SALVADOR ESPRIU
6.- SIGNORE DELLE CIME……………………………………..GIUSEPPE DE MARZI
7.- AGUR JAUNAK……………………………………………………….HERRI KANTA
8.- TON PARE NO TÉ NAS..MALLORKAKO HERRI KANTA. Harm.: B. BIBILONI
9.- ENAMORAT DE TU………………………………………………………………….UB40
10.- LEAN ON ME…………………….BILL WITHERS. Moldaketa: LESLIE LEAR
11.- THE ENTERTAINER….SCOTT JOPLIN. Moldaketa: ALEXANDRE ZILAHI

Zuzendaria: MERCÈ REDORTA DOMÈNECH

ELKARREKIN

1- AL VENT………………………………RAIMON . Harm.: ANTONI ROS MARBÁ
2- NEREA IZANGO ZEN………………..MIKEL LABOA . Harm.: JAVIER BUSTO