Urteak dira Talai Mendi elkarteak BBK MENDIFILM jaialdiko film laburrak proiektatzen dituela Orion. Jaialdia urtero egiten da eta, ondoren, aurkeztu diren film onenak herriz herri zabaltzen dira Menditour izeneko ekimenaren bidez.
Aurten, guztira, lau film labur proiektatuko dira azaroaren 27an, ostiralarekin, 19:00etan hasita. Kartelean ikusi daitezke proiektatuko diren filmak.
Gonbita hartu behar, aldez aurretik
Menditour ekimena, normalean, udaberria izaten da eta Talai Mendik maiatzean antolatu izan ditu proiekzioak Kukuarri Astearen barruan. Aurten, ordea, Kukuarri Asterik ez da izan, pandemiagatik, eta orain antolatu dute Talai Mendi elkartekoek proiekzioa.
Proiekzioa doan ikusi daiteke, baina, bertaratu ahal izateko, gonbita jaso behar da aldez aurretik kultur etxean. Gonbitak prest daude dagoeneko eta astelehenetik aurrera banatuko dira.