Bi eskoletako hainbat haurrek errefortzu eskolak jasoko dituzte uztailean, euskara maila indartzeko

Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.

Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera.

Seigarren urtea da Udalak errefortzu-eskola hauek antolatzen dituela udan eta ikastetxeek ondo baloratzen duten zerbitzua da.

Aurten Danbolin musika eskolako eraikinean ari dira klaseak hartzen.

Argazkian ez dira ikasle guztiak agertzen; baina, denera, 12 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.

Uztaila osoan arituko dira lanean Onintza Manterola irakaslearekin.