Bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

Enpresek prestakuntza eta ezagutza zehatzak dituzten profesionalak behar dituzte. Hori dela eta, eskualdean dauden prestakuntza beharrak kontuan hartu eta lanerako aukerak hobetzeko helburuarekin, bi ikastaro antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzeko:

  • Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko ikastaroa (60 ordukoa).
  • Orga jasotzailea (carretilla elevadora) erabiltzen ikasteko ikastaroa (40 ordukoa).

Bi ikastaro horien helburua da lana era seguruan egiteko ezagutzak lortzea, ezagutza horiek egiaztatzeko aukerarekin.

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOKO OINARRIZKO IKASTAROA, ERAIKUNTZA ETA METALAREN SEKTOREENTZAT.

Ikastaro honen helburua da eraikuntza sektoreko eta metalaren sektoreko lan-hitzarmenetan jasota dauden prebentzioko prestakuntzaren edukiak eskuratzea eta, horren bidez, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko funtzioak betetzeko ezagutzak lortzea.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Modalitatea: mixtoa (presentziala eta teleprestakuntza)
  • Aurrez aurreko saioak: azaroak 3, 10, 17 eta 24.
  • Teleprestakuntza: azaroaren 3tik 24ra
  • Ordutegia: 9:30-14:30.

ORGA JASOTZAILEA ERABILTZEN IKASTEKO IKASTAROA, LOGISTIKA ETA BILTEGI EREMUETARAKO

Ikastaroaren helburua da orga jasotzaileak modu seguruan gidatzeko trebetasuna lortzea eta biltegiak kudeatzeko beharrezko kontrol eta antolaketa gaitasunak lortzea.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • Modalitatea: atal teorikoa (12 ordu) eta atal praktikoa (28 ordu)
  • Datak: azaroak 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29.
  • Ordutegia: 9:30-14:30.

Bi ikastaroak Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan egingo dira (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

ARGIBIDEAK ETA IZEN-EMATEA

Plazak mugatuak dira (langabezian dauden pertsonek izango dute lehentasuna).

Izena emateko azken eguna urriaren 31 da. Izena emateko edo argibideak jasotzeko:

www.urolakosta.eus

Urola Kostako Udal Elkartea (Rakel)

Tel. 943890808

prebentzioa@urolakosta.eus