Bidaietako argazkien emanaldiak izango dira, igandean hasita

Gaztetxeak antolatuta, argazki emanaldiak izango dira azaroaren 14, 21 eta 26an. Herritarrek egindako bidaietan ateratako argazkiak proiektatuko dira eta, argazkiak ikusteaz gain, bidaiarien kontakizunaz gozatzeko aukera ere izango da.

Emanaldiak gaztetxean izango dira.

Hiru argazki emanaldi izango dira, guztiak ere IJITOAK MUNDUAN izenpean antolatuak:

Mozanbike eta Zinbawe bizikletan

Eguna: Azaroaren 14a, igandea

Ordua: 19:00etan

Peruko Andeetan mendiz mendi

Eguna: Azaroaren 21a, igandea

Ordua: 19:30ean

Surfean Maldivetan

Eguna: Azaroaren 26a, ostirala

Ordua: 22:30ean