Bidegorria egiteko lanak hasiko dira astelehenean, Ibaiondo pasealekuan

Datorren astelehenean, otsailak 24, bidegorria egiteko lanak hasiko dira Ibaiondo kalean.

Bidegorria egiteko, gaur egungo aparkalekuek okupatzen duten espazioa erabiliko da (ikusi argazkia). Aparkalekuak ez dira kenduko, baizik-eta bidegorriaren ondoan jarriko dira. Ondorioz, ibilgailuentzako bidea estutu egingo da.

Obrak Murgil eraikuntzak, SL enpresak egingo ditu eta 36.000 euroko aurrekontua dute. Obrek Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza dute, %75ekoa.

Udalak aurreikusten duenez, hiru astetan bukatuko dira lanak.