Bideo-forumeko emanaldia ostiralean: Nadie sabe

OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, otsailak 8. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.

Hirokazu Kore-eda japoniarrak 2004an zuzendu zuen lan eder hau eta, adituen iritziz, Japoniako zinemak azken urteotan eman duen filmarik onenetako bat da.

Informazio gehiago filmari buruz:

Gaztelaniaz:

http://www.labutaca.net/49seminci/nadiesabe.htm

Eta ingelesez:

http://en.wikipedia.org/wiki/NobodyKnows(film)(film)

Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.

Hurrengo filmak

OZK taldeak erabakita dauzka Aste Santua bitarteko filmak:

Otsailak 22: Heart of Gold (Jonathan Demme)

Martxoak 7: La fuente de la vida (Darren Aronofsky)