SENDIEN PROGRAMA

Adineko ezinduak zaintzeko dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa antolatu du Orioko Udalak Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin batera. Ikastaro honen koordinatzailea Matia Gerontologia Institutua Fundazioa da, Ingema hain zuzen ere.

Ikastaro honetan izena emateko Azurza Etxeko Zerbitzu Sozialetara hurbildu behar da.

Tokia: Ikastaroak Orioko Udaleko 3. solairuko bilera gelan eskainiko dira.

Egun eta ordutegiak: Otsailaren 18tik 22ra bitarte izango dira ikastaroak. Arratsaldeko 14:30etatik 16:30ak arte.