«Biktimen politikak: azterketa kritikoa» hitzaldia izango da asteazkenean, kultur etxean

Aranzadi elkarteak abiatu berri duen lanaren barruan, beste hitzaldi bat antolatu du kultur etxean urriaren 7an, asteazkenarekin, 19:00etan hasita: «Biktimen politikak: azterketa kritikoa». Hizlaria Jon Landa izango da, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna.

Hitzaldia irekia da parte hartu nahi duten guztientzat, baina, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, izena eman behar da aldez aurretik, aforoa kontrolatu ahal izateko. Hitzaldira joan nahi duenak telefono honetara deitu behar du aldez aurretik, izena emateko: 685 720 032.