Udaleko Merkataritza batzordeko buruak, Miriam Urangak, bilera egingo du herriko merkatariekin datorren ostiralean, abenduak 2, 14:00etan hasita.
Bilera udaletxean egingo da eta bertan aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:
1.- Merkataritza sustatzeko diru-laguntzen gaia aztertzea.
2.- IKEI enpresak egindako azterlanaren ondorioak azaltzea.
3.- Arkupe elkartearen lokalaren gaia aztertzea.
4.- Cuponning ekimena martxan jartzeko proposamena aztertzea.
5.- Erakusleihoen lehiaketaren gaia aztertzea.
6.- Bigarren eskuko azokaren balorazioa egitea.
7.- Bestelakoak.
Herriko dendari eta tabernari guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzera.