Larunbatean banatuko dira ‘Euskaraz gazte’ literatur lehiaketaren sariak

Larunbatean, abenduak 3, egingo da, udaletxean, ?Euskaraz Gazte? 18. literatur lehiaketaren sari banaketa.

Euskararen Eguna aukeratu du aurten Udaleko Euskara batzordeak sari-banaketa egiteko.

Larunbatean, abenduak 3, banatuko dira ?Euskaraz Gazte? literatur lehiaketaren aurtengo sariak. Sari-banaketa udaletxean izango da, eguerdiko hamabi eta erdietan hasita.

Guztira 1.500 euro banatuko dira saritan: erdia olerki eta bertsoetako atalean, eta beste erdia, ipuinenean. Lehiaketak 18. urtea du aurtengoa.

Sariak banatzen parte hartuko dute Euskara batzordeko buru Jon Agirresarobek eta epaimahaiko kideek. Sari banaketaren ondoren, lunch-a izango da bertaratzen diren guztientzat.