Bisiguaren festa uztailaren 14tik 17ra bitartean izango da aurten

Bisiguaren Festaren bederatzigarren edizioa egingo da aurten, uztailaren 14an hasi eta 17an amaituta. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Herriko Plaza izango da jaialdi gastronomikoaren gune nagusia, eta hor egingo dira festaren oinarri diren bost otorduak.

Otordua 55 eurotan

Orioko plazako jatetxe dotorean aukera izango da bisigua prezio egokian dastatzeko. Txartelen prezioa 55 €koa da eta, aurreko urtetan bezala, oriotarrek lehentasuna izango dute txartelak erosteko. Dagoeneko salgai daude txartelak eta, erreserbak egiteko, 943 835 565 telefonora deitu behar da (honako ordutegian: 10:00 – 13:00 eta 16:00 – 18:00) edo, bestela, Goiko Kaleko turismo bulegora joan. Uztailaren 1a arte oriotarrei bakarrik salduko zaizkie txartelak eta, hortik aurrera, guztientzat zabalduko da aukera.

Menua

Bisiguaren Festako bost ortorduetan honako hau izango da menua:

  • Munduate piperrak –Ibarrako piperrak–
  • Jabugo urdaiazpikoa
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Sartagudako zainzuriak
  • Bisigua parrilan
  • Postrea
  • Menuaren barruan edaria eta kafea sartzen dira.

Bisigua erretzen, orain arteko edizioetan bezala, honako sukaldari oriotarrak ariko dira: Joxe Miel Zendoia –Katxina–, Luis Mari Uranga –Xixario– eta Mikel Manterola –Joxe Mari–.

LAU EGUNEKO PROGRAMA

Lau eguneko festaren programa honako hau izango da:

Uztailak 14, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldia. Ekitaldian parte hartuko dute: parrilleroek, Egunsenti otxoteak, Pello eta Nikolasak eta Harribil dantza-taldeak, Orioko Udalaren ordezkariekin batera. Ekitaldian Richard Oribe kirolaria izendatuko dute Bisiguaren Lagun eta, horrez gain, omenaldia egingo zaio herriko hiru emakume sukaldariri: Katxina erretegiko Pilar Etxezarreta eta Mark Karmen Atxega eta Xixario erretegiko Lucia Garcia.

Pintxo-potea ere ekitaldiarekin batera hasiko da.

20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.

21:00 Afaria.

Uztailak 15, ostirala

20:00 Ataungo talogileak Herriko Plazan.

20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.

21:00 Afaria.

Uztailak 16, larunbata

Ataungo talogileak Herriko Plazan.

12:00 Saizar sagardoaren dastaketa.

12:00 Bisigu lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean, Herriko Plazan.

12:00 Hegaluzea parrillan, Eusko Labelen laguntzarekin. Razioak salgai 2 eurotan.

13:00 KAE ligako 9. estropada Oria ibaian.

14:00 Bazkaria.

20:00 Saizar sagardoaren dastaketa.

21:00 Afaria.

Uztailak 17, igandea

12:00 Saizar sagardoaren dastaketa.

12:00 Marmitakoa Herriko Plazan. Razioak salgai 2 eurotan.

14:00 Bazkaria.