Bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenentzako informazio-saioak izango dira ostiralean eta larunbatean

Joan den ekainean eskualdeko bost udalerrietan hondakin organikoak gaika biltzen hasi ziren herritarrak, bosgarren edukiontziaren (marroiaren) bidez.

Orion 458 etxetan ari dira hondakin organikoak biltzen edukiontzi marroiaren bitartez; baina, jende dezente dago geroztik interesa agertu duena eta, haientzat, informazio-saio batzuk antolatu ditu Mankomunitateak, gaikako bilketa hori nola egin behar den ikasteko eta, ondoren, erabiltzen hasteko.

Tailerrak norentzat

Tailerrak norentzat

Tailerretan parte har dezakete:

  • Eskualdeko herritarrek
  • Ekoizle handiek: hondakin organiko kopuru handiak sortzen dituzten zerbitzu edo establezimenduak: eskola eta enpresetako jangelak, elikagai eta janari dendak, ostalaritza…

Izena eman eta parte hartu

Edukiontzi marroia erabiltzeko tailer edo ikastaro labur bat egin behar da. Ez da aldez aurretik izena eman behar. Nahikoa da behean adierazten diren orduetako batean kultur etxera agertzea.

Ikastaroan parte-hartzaile bakoitzari honakoak jasoko ditu doan: 5. edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontziaren giltza.

Azaroaren 12an eta 13an

Orion zortzi informazio-saio egingo dira guztira: lau ostiralean, azaroak 12, eta beste lau larunbatean, azaroak 13.

Saio guztiak kultur etxean izango dira.

Orduak hauek izango dira:

Ostiralean: 17:30 (euskaraz), 18:00 (euskaraz), 18:30 (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz)

Larunbatean: 11:00 (euskaraz), 11:30 (euskaraz), 12:00 (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz).

Zer utzi eta nola 5. edukiontzian

Landare jatorriko (fruta, barazki, pasta, arroz…) zein animalia jatorriko (haragi, arrain, hezur, arrautzak, gazta…) hondakinak.

Hondakin organikoak (kozinatuak nahiz gordinak) EDUKIONTZI MARROIAN utzi behar dira, poltsa biodegradagarri batean sartuta.

Argibide gehiago: 943 89 08 08, Urola Kostako Udal Elkarteko harrera