Bullying-ari buruzko hitzaldia izango da asteartean

Maiatzaren 23an hitzaldia izango da kultur etxean, arratsaldeko zazpietan hasita.

Orioko Udaleko Kultura batzordeak bi hitzaldi ireki antolatu ditu kultur etxean: lehendabizikoa maiatzaren 18an izan zen, eta bigarrena 23an izango da, asteartearekin.

Aurtengo Guraso Eskolari amaiera emateko, bi hitzaldi antolatu ditu Kultura batzordeak. Hitzaldiak doanekoak eta irekiak dira parte hartu nahi duten guztientzat eta herriko guraso guztiak eta gaiarekin interesa duten guztiak gonbidatuta daude.

Maiatzaren 23ko hitzaldiaren gaia hau izango da: Bullying-a edo gaztetxoen arteko indarkeria.

Hitzaldia I