Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Azaroaren 22an, asteazkenarekin, Danbolin Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute, Santa Zezilia eguna ospatzeko.

17:30ean aterako dira musika eskolatik txistu taldea, trikitixa taldea eta dantzariak. Futbol zelai aurreko plazara iristen direnean, gitarra eta biolin taldeek abesti batzuk joko dituzte.

Ondoren, txistu taldea, trikitixa taldea eta dantzariak plazaraino joango dira. Bertan, bandako ikasleek joko dute eta, amaitzean, parte hartu duten ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.