Danbolinek Musika Astea antolatu du

Aurtengo Musika Astea, Danbolin Musika Eskolak antolatutako 17.a da. Kontzertu guztiak kultur etxean izango dira eta honako hau izango da programa:

Martxoak 24, astelehena

17:30 Prestakuntzako ikasleen eta Musika Mintzairako lehen kurtsoko ikasleen kontzertua

19:00 Musika Mintzairako bigarren eta hirugarrren kurtsoko ikasleen kontzertua

Martxoak 25, asteartea

18:30 Musika Mintzairako laugarren kurtsoko ikasleen eta 3. mailako gazteen kontzertua

Martxoak 26, asteazkena

17:30 Tailerreko ikasleen kontzertua

19:00 3. mailako ikasle helduen kontzertua

Martxoak 27, osteguna

18:30 Musika eskolako taldeen kontzertua

Martxoak 28, ostirala

19:00 Ganbera-musikako kontzertua, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen eskutik