Danbolineko ikasleek Usurbilen kontzertua eskainiko dute

Bihar martxoak 11, asteazkena arratsaldeko 18:30etan, Usurbilgo Sutegi kultur etxean Danbolin Musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute.

Bertan parte hartuko dute Usurbilko Zumarte eta Orioko Danbolin musika eskoletako ikasleek.

Orioko musika eskolatik ondorengo taldeak joango dira: Dantza talde bat, esku-soinu taldea, biolin taldea, trikitixa taldea, banda eta piano bikotea.

Martxoak 26 ostegunean berriz ere bi musika eskoletako ikasleek kontzertua eskainiko dute, baina Orioko kultur etxean 19:00etan.