Danbolinfest astea antolatu du musika eskolak

Musika eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteroko Danbolinfest astearen barruan.

Tailerreko ikasleen kontzertuak

Tailerreko ikasle txikiek ondoko kontzertuak emango dituzte kultur etxean:

  • Maiatzaren 7an, astelehenarekin, 17:30ean: tailerreko 1. kurtsoko ikasleak.
  • Maiatzaren 9an, asteazkenarekin, 17:30ean: tailerreko 2. kurtsoko ikasleak.
  • Maiatzaren 10ean, ostegunarekin, 17:30ean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleak.

Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen kontzertua

Ostegunean, maiatzak 10, 19:00etan, beste kontzertu bat ere izango da kultur etxean: Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek hartuko dute parte.

Larunbatean, egun osoko festa plazan

Maiatzaren 12an, larunbatarekin, egun osoko festa antolatu du Danbolin musika eskolak eta ekintza ugari izango dira plazan:

  • 11:00 2. mailako instrumentuko taldeen kontzertua.
  • 12:00 3. mailako ikasleekin osatutako konboen emanaldia.
  • 13:30 Dantzako ikasleen saioa.
  • 14:15 Musika eskolakoen bazkaria plazan.
  • 16:00 Karaokea eta txokolate-jana.
  • 17:30 Erromeria MartxanGo taldearekin.