Dantza ekitaldia

danbolinEkainak 14 larunbatean, 17:00etan Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskeiniko dute.

 

Bertan 225 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoak, irakaslea Ander Errasti delarik.

 

Musika Eskolako instrumentuko taldeek ere parte hartuko dute bertan: banda, gitarra taldea, biolin taldea, esku-soinu taldea, trikitixa-pandero taldea, pianoa eta perkusioaz lagundurik.