Dantza emanaldia izango da larunbatean Karelan, musika eskolak antolatuta

Otsailaren 11n, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan.

Bi saio izango ditu emanaldiak: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.

Lehenengoan, Jurdana Otxoa eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko 64 ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Korrika 9, “Bizi ganoraz”; Korrika 10, “Euskal herria korrika”; Korrika 3, “Korrika 3”; eta Korrika 20, “Zirkorrika”.

Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren 7-15 urteko 135 ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Agurra, San Petrike, Guardiako arku dantza, Abaltzisketako txantxo dantza, Launango, Goazen Mix, Txontxongilo, Berako makil dantza, Aldapan gora, Uztai dantza, Arin-Arina, All Nights eta Gabak zeruari begira.