Dantza sueltoko ikastaroa izango da haurrentzat Kosta tailerrean

Harribil dantza-taldeak antolatu du ikastaroa, bigarren aldiz, Eneko Dorronsoro taldekide ohiaren proposamenez. Iaz antolatu zen lehen aldiz ikastaro hau eta ikasturtean zehar bi talde ibili ziren ikasten, gustura.

Garai batean, txapelketetan, Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak errekuperatzea da ikastaroaren helburua.

Noiz

Urritik ekainera. Astean behin, oraindik zehaztu gabeko egunean

Norentzat

LH3tik DBH1era

Prezioa

12€ hileko

Irakaslea

Eneko Dorronsoro

Tokia

Kosta tailerra. Harribilen lokala.

Izen-ematea

Irailaren 30a baino lehen, 615 736 911 telefonora deituta (Eneko) edo honako helbidera idatzita: enekodor@gmail.com