Ayala Lopes Orioko bizilagunak antolatu du jarduera, iaz bezala, eta Udaleko Kultura batzordeak babesten du.
Jarduera doan izango da eta uztailean egingo da, astean hirutan, arratsaldez, hondartza inguruan. Ordu eta erdiko saioak izango dira.
Ayalak hainbat dantza-mota erakutsiko dizkie haurrei, jolas giroan, musikarekin. Bi helburu ditu jarduerak: haurrek ondo pasatzea dantzarekin eta hondartzan jai-giroa suspertzea.
Izen-ematea
Izen-ematea doan da eta irekita dago dagoeneko. Izena emateko azken eguna ekainaren 28a izango da. Interesa dutenek Ayala Lopesi deitu behar diote zuzenean, 642 702 611 telefonora.