Azaroaren 5eko arratsaldean egingo da aldaketa: galiboa jarriko du Udalak moilan, The Pass dendaren eta Bizkarreneko etxearen artean. 2,40 m-tik gorako altuera duten ibilgailuek ezin izango dute galibo azpitik pasatu eta, beraz, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute herritik ateratzeko.
Herriko irteera Diketik barrena
Galiboa jartzen denetik aurrera, herriko sarrera Txistulari kaletik izango da, azken asteotan bezala, baina irteera Diketik barrena egin beharko dute bai autoek eta bai 2,40 m-tik beherako altuera duten gainerako ibilgailuek.
Behin plazako obrak bukatzen direnean, hori izango da herritik ateratzeko bide nagusia, eta 2,40 m-tik gorako ibilgailuek, nahitaez, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko dute.
Aritzaga kalea, itxita
Galiboa instalatu eta zirkulazioa erabat moilatik bideratzen denean, Aritzaga kalea guztiz itxita geratuko da ibilgailuentzat, bertako obrak egin ahal izateko.
Erantsitako planoan ikusi daitezke zirkulazioan egingo diren aldaketak eta galiboa zein puntutan jarriko den.
Aldaketak oinezkoentzat ere
Behin moila bi noranzkotan jarrita, oinezkoentzako bidea ere aldatu egingo da. Moilaren zatirik estuena itxi egingo du Udalak oinezkoentzat, beren segurtasunagatik, eta horrek bide alternatibo bat marraztu beharra ekarri du: moilatik kiosko ondora eta handik Bizkarreneko etxea pasatu arte, gero moila ertzera itzultzeko.
Bordatxo ondoko oinezkoentzako pasabidea kendu egingo du Udalak, segurtasunagatik.
Arreta eta pazientzia eskatzen du Udalak
Arriskuak saihesteko, seinaleztatutako ibilbide babestuetatik ibiltzeko eskatzen die Udalak oinezkoei. Bestalde, bai oinezkoei eta bai auto-gidariei arreta eta pazientzia eskatzen die, batez ere lehenbiziko astean.