Datorren asteartean, urtarrilak 19, greba egingo dute EuskoTreneko langileek 11:00etatik 13:00etara

EuskoTrenek Udalera bidali duen oharraren arabera, EuskoTreneko langileen Batzorde Iraunkorrak bi orduko greba deitu du datorren astearterako.

Greba deialdia urtarrilaren 19rako egin dute langileek, 11:00etatik 13:00etara.

EuskoTrenek eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailari, tarte horretan gutxieneko zerbitzuak ezartzeko.

Eguneraketa: Langileen batzordeak bertan behera utzi du greba deialdia.