Datorren asteko astelehenean eta asteartean izango dute haurrek aukera, Erregetako Kabalgatako danborradarako izena emateko

Erregetako danborradan parte hartu nahi duten gaztetxoek izena eman behar dute aldez aurretik bi egun hauetakoren batean:

  • Azaroak 19, astelehena, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan
  • Azaroak 20, asteartea, 17:30etik 19:30era, kultur etxeko 1. solairuan

LH1 eta LH2koek panderoa joko dute. LH3tik LH6ra bitartekoek aukeratu egingo dute: panderoa, barrika edo danborra. DBHkoek ere aukera izango dute, jendea falta bada. Gurasoek ere eman dezakete izena boluntario-lanerako.