Aurtengo Heineken Jazzaldiaren programaren barruan, kontzertu bat izango da Orioko Herriko Plazan datorren igandean, uztailak 23, 20:00etan hasita. Aurten betetzen dira 100 urte Ella Fitzgerald kantari estatubatuarra jaio zela eta haren omenezko kontzertua izango da.
Deborah Carter Quintet taldea honela dago osatuta: Deborah Carter (ahotsa), Iñaki Askunze (saxo tenorea), Francisco Javier Juanco (gitarra), Gonzalo Tejada (kontrabaxua) eta Jo Krause (bateria).
Ella Fitzgerald gogoan
Deborah Carter kantariak Ella Fitzgerald jazzaren dama handiaren errepertorioa ekarriko du gogora, haren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Jazzaren eta XX. mendeko kulturaren ikono ezagun bat da Ella Fitzgerald. Carter-ek fidel interpretatzen ditu haren abestiak, baina estilo pertsonala ere ematen die. Deborah Carterrek sei disko publikatu ditu eta mundu osoan barrena egin ditu birak. Jazz-bokal irakaslea da Musikenen.