Paddam bikoteak Frantziako kantak eskainiko ditu astelehenean

Aurtengo udako programaren barruan, Paddam bikotearen kontzertua izango da datorren astelehenean, uztailak 24, 19:00etan hasita. Kontzertua Herriko Plazan izango da.

‘La chanson française’ izena jarri diote emanaldiari. Bertan 20. mendeko 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan frantsesez abesten zuten kantarien lanak emango dituzte: Edith Piaf, Charles Aznavour, Jacques Brel, Marie Laforet, Gilbert Becaud, Alain Barriere, Adamo…

Paddam bikotea Estefania S. Wulf abeslariak eta Iñaki Miguel pianistak osatzen dute.