Dementzien eraginari buruzko hitzaldia antolatu du AFAGIk kultur etxean

Hitzaldia irailaren 22an izango da, asteartearekin, eta 18:00etan hasiko da kultur etxeko areto nagusian.

Hizlaria Naroa Diaz Criado gizarte-langilea izango da. Naroa Diazek AFAGI elkartean egiten du lan eta, beraz, gertutik ezagutzen du gaia: ‘Dementzien eragina’.

Alzheimerraren eguna izango da irailaren 21ean mundu osoan eta, egun horren bueltan, hainbat hitzaldi eta jarduera antolatu dituzte gai horren inguruan lanean dabiltzan elkarte eta erakundeek. Horien arteko bat da Orion egingo den hitzaldia.