Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren astelehenean, urriko matrikulazio-aldiari begira

Datorren irailaren 28an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea urriaren 1etik 9ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urriaren 1ean zabalduko da eta irekita egongo da urriaren 9a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du.

Izena ematera joateko ordutegia hau izango da:

Astelehenetik ostiralera

09:00 – 11:00

14:00 – 16:00

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat (9 plaza libre) eta bai 1-2 bitartekoentzat (4 plaza libre).

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.