Urola Kostako Udal Elkarteak kanpaina abiatu du, Poltsa dendaz denda/circula la bolsa
leloarekin, denda txikietan plastikozko poltsen erabilera ahal den gehien gutxitzeko.
Helburua gure eguneroko erosketetan beharrezkoak ez diren plastikozko poltsen kopurua murriztea da. Plastikozko poltsa horiek, kasurik onenean, zabor-poltsa bezala berrerabiltzen ditugu, eta askotan zuzenean zakarretara botatzen ditugu.
Ideia erosketa-poltsa tradizionalaren erabilera berreskuratzea da, adinekoek gaur arte egin izan duten modura; hau da, erosketak egitera goazenean, poltsa eramateaz gogoratu behar dugu, ohitura on hori ahaztuta baitugu.
Horregatik, kanpainari atxikitako denden bidez, behin eta berriz erabiltzeko poltsak banatuko dira: tolestu egiten da, arina da, eskuko poltsan eraman daiteke eta garbigailuan garbi daiteke. Gainera, poltsak euskarri zabalak ditu eta beteta egon arren ez digu eskuetan minik emango.
Kanpainak eskualdeko hainbat merkatari-elkarteren laguntza du: Babexa Getarian, Arkupe Orion eta Murkil Zarautzen; eta gaurtik hasita otsailaren 1era bitartean garatuko da.
Kanpaina honen jatorria Zumaian dago, izan ere ekimen hori joan den urtean modu esperimentalean Zumaian egin zen eta guztira 120 dendak parte hartu zuen. Partaidetza zabala azpimarra daiteke, bai denda-kopuruari begira, bai herritarrak kontuan hartuta. Guztira 8.000 poltsa inguru banatu ziren.
Beraz, kanpaina arrakastatsua izan zen. Herritarrek behar bezala ulertu zuten mezua eta helburuak bete ziren; kanpainan zehar (azarotik otsailera) poltsa berrerabilgarria ohiko bihurtu zen eta gaur egun oraindik ikusteko aukera dago.
Zumaian izandako arrakastaren ondorioz, Urola Kostako Udal Elkarteak egokitzat jo zuen kanpaina eskualdeko gainerako udalerrietara, hau da, Aia, Getaria, Orio eta Zarautzera hedatzea. Sisteman parte hartu nahi izan duen denda orok erosketak egiteko poltsa berrerabilgarriak izango ditu eta bezeroei eskainiko dizkie.
Ildo horri jarraiki, ia 300 dendak (30 Getarian, 220 Zarautzen, 40 Orion eta 4 Aian) parte hartuko du eta 20.000 poltsa banatuko dituzte.
Kontzientziazio-kanpainak ingurumenaren ikuspegitik portaera zuzena duten bezeroak sarituko ditu. Baina zer da ingurumenaren ikuspuntutik zuzena? Erosketetan plastikozko poltsarik ez eskatzea, bai bere poltsa, orga edo kapazua eramaten duelako, bai eskuan eramaten duelako. Portaera hori duten bezeroek txartel bat jasoko dute, kanpainaren amaieran (otsailaren 1ean) egingo den zozketarako. Sariak kanpainan parte hartu duten dendetan kontsumitzeko erosketa-baleak dira. Hona hemen sariak: lehenengo saria 300 euro, 100 euroko 3 sari eta 30 euroko 40 sari.
Kanpaina osatzeko, eskualdeko ikastetxeetan kontsumo arduratsuari buruzko ikastaroak egingo dira Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin eta, jakina, protagonista nagusia poltsa berrerabilgarria izango da.
Bestalde, karpak jarriko dira, batetik, poltsak banatzeko eta, bestetik, biztanleak kontzientziatzeko. Karpak honako egunetan izango dira:
- Azaroaren 13an Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan.
- Azaroaren 16an Getariako pilotalekuan.
- Azaroaren 23an Orion Eusko Gudari eta Abeslari kalea elkartzen diren puntuan
- Azaroaren 30ean Aiako udaletxeko plazan.
- Abenduaren 14an Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan.
Bai kanpaina honetan, bai aurrekoan, Zumaian egindakoan alegia, arrandegiak eta harategiak alde batera utzi ziren, beren produktuek dituzten ezaugarriengatik: jarioek usainak sortzen dituzte eta ikuspegi higienikotik ez da gomendagarria.
Harategien eta arrandegien kasuan Zumaian esperientzia pilotua egingo da. Ontzi hermetikoak entregatuko dira, halako elikagaiekin erabiltzen diren bilgarriak saihesteko.
Gainera, Zumaian ?plan renove? izenekoa egitea aurrez ikusia dago; beraz, poltsa erabilien eta kaltetuen ordez poltsa berriak entregatuko dira, jendeak erabiltzen jarraitzeko.
Azkenik, eskualdeko merkatarien elkarteek, oro har, eta dendariek, bereziki, eskainitako laguntza eskertu behar dugu. Beraien lankidetza desinteresatuari esker egin ahal izango baitugu erosketetan plastikozko poltsak murrizteko kontzientziazio-lana.
Ildo horri eutsiz, hiritarrei laguntza eskatzen dizuegu, batetik, poltsak berrerabiltzeko eta, bestetik, behar ez dituzuenak ez pilatzeko. Tiraderan ahaztuta uzten den poltsa bakoitzarengatik, beste herritar batek dendan plastikozko poltsa eskatu beharko du.
Dena dela, herritarrek edozein zalantza izanez gero honako telefono zenbakira dei dezakete: 902322010
Hondakinak murriztea guztion lana da, ez ahaztu:
POLTSA DENDAZ DENDA/ CIRCULA LA BOLSA