Diapositiba emanaldiak izango dira urrian

Talai Mendi mendi elkarteak antolatuta, diapositiba emanaldiak izango dira kultur etxean astero urria bukatu arte.

Aurreko urtetan maiatzean antolatu izan ditu Talai Mendik emanaldiak; baina aurten, Balearen Eguna zela eta, atzeratzea erabaki zuen eta orain egingo dira.

Hauek dira antolatutako emanaldiak:

Malawi bizikletan

Urriaren 4an, asteazkena, 20:00etan, kultur etxean.

Aitor Dorronsoro, Joseba Aizpuru eta Haitzol Olaizek Malawin barrena bizikletaz egin zuten bidaia kontatuko dute.

Ipar Euskal Herriko mendiak

Urriaren 10ean, asteartea, 20:00etan, kultur etxean.

Panpi Olaizola ezpeletarrak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako mendi eta ibilaldien berri azalduko du, Kutxaren laguntzaz antolatutako saioan.

Islandia bizikletan

Urriaren 18an, asteazkena, 20:00etan, kultur etxean.

Eneritz Odriozola, Olatz Olariaga, Jaione Arrillaga, Garbi