Do re ni elkarteak Orioko boluntarioak nahi ditu, ikerketa batean parte hartzeko

Elkarteak bilera irekia antolatu du kultur etxean ekainaren 12an, 18:45ean hasita. 55 urtetik gorako boluntarioak behar ditu, gai hau aztertzeko: musikaren eragina zahartze aktiboan.

Zahartze aktiboa eta musika

Xabier Lizaso musikari oriotarrak zuzentzen duen do re ni elkarteak ikerketa zientifiko bat egin nahi du, musikak zahartze aktiboan daukan edo eduki dezakeen eragina modu fidagarrian neurtzeko.

Ikerketa hori egiteko, elkartea harremanetan dago Osakidetzarekin eta Donostiako BCBLko zientzialariekin (Basque Center of Cognition, Brain and Language). Datorren asteazkeneko bileran azalduko dute zer eta nola ikertu nahi duten, eta deialdia egiten diete 55 urtetik gorako oriotar guztiei, bertara azaltzeko eta ikerketa horretan boluntario gisa parte hartzeko.

Hiru lagun hizlari

Proiektua azaltzeko, hiru hizlarik hitz egingo dute:

  • Xabier Lizaso musikaria
  • Jose Manuel Lopez Bragado, Osakidetzakoa
  • Nicola Molinaro, BCBLko zientzialaria
dorenifoto19