Datorren larunbatean, martxoak 23, Easo abesbatzako gizonezkoen taldeak kontzertua emango du Orioko elizan, 19:00etan hasita.
Kontzertua Udalak antolatu du parrokiaren laguntzarekin.
EASO ABESBATZA
Easo abesbatza, gizonezkoena, 1940an sortu zen eta berehala eman zion hasiera nazioarteko ibilbideari: Llangolem (Britainia), Lille (Frantzia) eta Arezzoko (Italia) lehiaketetan parte hartu zuen eta lehen saria irabazi zuen guztietan. Hasiera arrakastatsu horren ondoren, munduko toki askotan kantatu du: Madrilgo Palacio Realen, Bartzelonako Palaun, Pariseko Pleyel aretoan eta Châtelet antzokian, Municheko Herkulessaal-en, Monakoko Errege jauregian, Bruselako Errege antzokian, Buenos Airesko Colón antzokian, Mexikoko Arte Ederren jauregian, Bartlesville auditoriumean (EAB), Berlingo Philharmonie-n, San Petersburgoko Alexandrinsky antzokian eta Hermitage-n eta abar.
Era berean, munduko orkestra eta zuzendari onenekin eta bakarlari onenekin kolaboratu izan du 79 urteotako ibilbidean eta, horrez gain, 30 grabaketa baino gehiago ditu eginak.
Abesbatzaren zuzendaria Sergio Pedrouso da gaur egun.
PROGRAMA
Hau izango da kontzertuan kantatuko duten programa:
LEHEN ZATIA: ELIZ MUSIKA
Zatoz……………………………………………………..S. Salaberri (1934)
Ave Verum……………………………….V. Goikoetxea (1854 – 1916)
O, zein eder……………………………………..N. Otaño (1880 – 1956)
Agur Itziarko………………………………..A. Donostia (1886 – 1956)
Izar ederra……………………………………A. Donostia (1886 – 1956)
Ave Maria………………………………………….J. Guridi (1886 – 1961)
BIGARREN ZATIA: EUSKAL FOLKLOREA
Boga, boga………………………………………..J. Guridi (1886 – 1961)
Nere maitiarentzat…………………..J.A. Santesteban (835 – 1906)
Hiru euskal abesti………………………….A. Donostia (1886 – 1956)
Adios ene maitia
Ama
Jeiki, jeiki
Maitia nun zira……………………………… J. Uruñuela (1891 – 1964)
Euskal Herria
Maite………………………………………… P. Sorozabal (1897 – 1988)