Easo abesbatzaren kontzertua izango da ostiralean, elizako organo berritua inauguratzeko zikloaren barruan

Easo abesbatzak kantatuko du eta Oscar Candendo organo-joleak joko du.

Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Organo berritua behar bezala inauguratzeko, kontzertu-ziklo bat antolatu du parrokiak, Udalaren, Kutxaren eta elizbarrutiaren laguntzarekin. Ostiralekoa izango da ziklo horretako bigarren kontzertua.

EASO ABESBATZA

1940. urtean sortua, Euskal Herriko gizonezkoen abesbatza ospetsuena da. Nazioarteko lehiaketa garrantzitsu askotan parte hartu izan du eta toki berezietan eta orkestra onenekin kantatu du. 30 grabazio baino gehiago ditu eginak.

Abesbatzaren zuzendaria XALBA RALLO SAGARZAZU da (Miarritze, 1963). Donostiako kontserbatorioan, Bartzelonako Lizeoan eta Iru