Orioko Udalak eta Urola Kostako Hitza egunkariak izenpetutako hitzarmenaren bitartez, 100 oriotarrek aukera izango dute egunkaria doan jasotzeko sei hilabetez.
Hitza egunero etxean jaso nahi duten oriotarrek inoiz baino errazago dute orain: 902 82 02 01 telefonora deituta, eskatu besterik ez dute, eta, Udalak egindako diru ekarpenari esker, doan jasoko dute sei hilabetez.
Hitzarmenaren bitartez, euskaraz irakurtzeko ohitura sustatu nahi dute Udalak eta Hitzak; aldi berean euskal prentsari bultzada emanez.
Hitzarmenaren aurkezpena otsailaren 25ean egin zen udaletxeko udalbatzarraren aretoan. Bertan izan ziren, Hitzaren aldetik, Uxua Ostolaza eta Amaia Mendizabal; eta, Udalaren aldetik, I