Ostegunean, martxoak 13, Egunkariaren aldeko kontzentrazioa izango da herriko plazan, 12:00etan hasita.
Euskal sindikatu gehienek egindako deialdiarekin bat eginez, Orioko Egunkariaren aldeko batzordeak kontzentrazioa deitu du herriko plazan martxoaren 13ko eguerdirako, Egunkariaren aldeko aldarria egiteko.
Hamabost minutuko kontzentrazioa izango da.
Udalak bat egiten du kontzentrazio deialdi horrekin eta parte hartzeko deia egin die herritar guztiei, kalean zabaldutako bando baten bidez.