Egunkariaren aldeko batzordea

Egunkariaren aldeko batzordea sortzeko bilera izango da datorren asteartean, martxoak 11, Orioko kultur etxean, iluntzeko zazpietan hasita.

Egunkariako langileak herriz herri dabiltza batzordeak sortzen, euskarazko egunkari bat berehala martxan jartzeko ahalik eta babes eta laguntzarik handiena biltzeko asmoz.

Orioko batzordearen lehen bilera izango da martxoaren 11koa, eta bertan Egunkariako langile (ohi) batek parte hartuko du. Hark azalduko du zein egoeratan dauden memento honetan eta zein diren aurrera begira dauzkaten asmoak.

Bilera irekia da eta oriotar guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.